Ikastaroa “Menpekotasun emozionala edo autonomia”

Udaleko Berdintasun Sailetik, herriko emakumeei zuzendutako ahalduntze tailerra.
Noiz 2013/03/04
18:30 - 20:00
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Guztira, 21 orduko iraupena izango duen tailerra da. Ordu eta erdiko 14 saiotan osatuko da, martxoan hasi eta ekaina erdialdera arte. Ikastaroa, astelehenero eta arratsaldeko 6.30tatik 8etara egingo da.

Genero ikuspuntutik mota guztietako bikote harremanetan ematen diren binkulazioak eta menpekotasun emozionalak aztertzea da ikasturte honetako proposamena. Maitasuna eta dependentzia emozionalaren arteko muga non dagoen hausnartuko da besteak beste.
Ikastaroa Amaia Aldamak psikologak gidatuko du.

  Interesa duenak izena eman behar du otsailaren 20 baino lehen. Informaziorako edo zuzenean izena emateko udaleko berdintasun sailera jo behar da, telefonoz: 943.037700 zenbakira deituta, edo mezua idatziz honako helbide elektronikora bidalita: ainhoa@oinati.net

  “Menpekotasun emozionala edo autonomia” izeneko ikastaroa, martxoaren 4an hasiko da eta astelehenero, ekainaren 10 arte luzatuko da. Tartean, Pazko astelehenean, apirilaren 1ean ez da saiorik egingo.

 

« Martxoa 2021 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031