Ignaziotar bidearen etapak zeharkatzen dituen erakusketa ibiltaria

Maiatzaren 8tik 28ra
Noiz 2018/05/28
09:00 - 19:00
Non Arantzazun
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ignaziotar-Bidea_erakusketa.jpg

Martxoaren 26an Antion Zumarragan jarri zen martxan EUSKADIKO IGNAZIOTAR BIDEAREN inguruko erakusketa ibiltaria eta gaurtik aurrera Arantzazun dago, aurrez Loiolako Santutegian izan da. Arantzazun maiatzaren 28arte izango da.

Erakusketak Loiolako Ignaziok 1522. urtean Loiolatik Kataluinako Manresaraino egindako ibilbidearen Euskadiko etapen informazioa jasotzen du eta Euskadiko etapen hasiera guztietan kokatuko da. Ondoren, Araiara joango da.

Erakusketako kuboetan, IGNAZIOTAR BIDEAk Euskadin egiten duen 150 kilometroko oinezko ibilbideari eta etapei buruzko informazioa ematen da. Honako eskualde hauek zeharkatzen ditu: Urola Garaia, Urola Erdia, Debagoiena, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzaturiko ekimena da IGNAZIOTAR BIDEA igarotzen den eskualdeekin elkarlanean. Une honetan, produktu turistiko hau zabaltzen asmoarekin ibilbidea bizikletaz egiteko aukera lantzen ari da.

« Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31