Idoia Asurmendi zuzenean

Musika

2022-04-08T20:00:00+02:00 2022-04-08T20:00:00+02:00 2022-04-08T20:00:00+02:00
  • 2022-04-08T20:00:00+02:00  2022-04-08T20:00:00+02:00
  • Gaztelekua
  • Webgunea ikusi

Musika

Sarrerek 8€ (+gastuak) balioko dute eta martxoaren 26an (larunbata), 10:30ean jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean . Korrika Kulturalaren baitan

 

Orain urte batzuk, abesti desberdinen bertsioak egiten ezagutu genuen IDOIA aramaioar gaztea, baina 2021ean, abesti propioez osaturiko Ilun eta Abar diskoa kaleratu zuen. Ordutik han eta hemen kontzertu mordo bat eskaintzen ibili da bere musika geroz eta musikazale gehiagorengana zabalduaz. Diskoan eta eskaintzen dituen zuzenekoetan, instrumentazio eta estilo desberdinak antzeman daitezke (pop-a, folk-a, bossa nova…), baina guztiaren gainetik bere ahots eder eta sakona nabarmentzen da. Euskal musikagintzan gertutik jarraitzeko izena da inondik inora Idoiarena eta bere taldeaz lagundurik etorriko da Verdury Hall – Gaztelekura.