Idazketa lantegiaren saioa

Tailerra

2026-10-26T18:00:00+01:00 2026-10-26T18:00:00+01:00 2026-10-26T18:00:00+01:00
  • 2026-10-26T18:00:00+01:00  2026-10-26T18:00:00+01:00
  • Kultur etxeko bilera gelan

Tailerra

Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa.

Idaztearen onurak ugariak dira: autoezagutza eta emozioen kudeaketa lantzeko bide eraginkorra da, sormena pizten du eta irakurzaletasuna sustatzen laguntzen du. Bestalde, hitzak aukeratzeak eta pentsamenduak antolatzeak pentsamendu kritikoa eta komunikazio gaitasunak hobetzen ditu.

Taldean idazteak ere baditu bere abantailak. Ideien trukaketa, iritzi desberdinen aberastasuna eta elkarrekin ikasteko aukera ematen du. Parte-hartzaile askok azpimarratu dute taldekideekin sortzen den konfiantza giroak inspirazioa areagotzen duela eta idazteko motibazioa bizirik mantentzen duela.

Dinamizatzailea Joxemari Iturralde da. Euskal idazle ezaguna izateaz gain, aritua eta aditua idazketa ikastaroak eskaintzen. Badu beraz, zer eskaini.

Saiok astelehenetan izango dira eta euskaraz:
Urriak 26, azaroak 9, azaroak 23, abenduak 14, urtarrilak 11, otsailak 1, otsailak 22, martxoak 15, apirilak 5 eta maiatzak 3.
Ordua: 18:00 – 20:00