Ibilgailu elektriko eta karga puntuen inguruan jakin beharrekoak

Hitzaldia

2023-10-24T17:30:00+02:00 2023-10-24T17:30:00+02:00 2023-10-24T17:30:00+02:00
  • 2023-10-24T17:30:00+02:00  2023-10-24T17:30:00+02:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Hitzaldia

Ibilgailu elektrikoa errealitate bat da gaur egun, eta egoera horrek kargatzeko azpiegituraren eskakizunak eta beharrak sortzen ditu. Hori horrela, kargatzeko puntu pribatuak zein publikoak jartzea baldintzatzat jotzen da auto elektrikoa hedatu ahal izateko.

Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Debagoieneko Mankomunitateak, Oñatiko Udalarekin elkarlanean, Ibilgailu elektrikoari buruzko tailer hau antolatu dute. Bertan, auto elektrikoa kargatzeko teknologiak gaur egun duen egoera eta ezartzeko duen ahalmena aztertuko dira.

  • Edukiak:

- Ibilgailu elektrikoen ezaugarriak.
- Karga egiteko azpiegitura motak eta instalazio adibideak.
- Auto elektrikoa erosteko edo karga puntuak instalatzeko dirulaguntzak.

  • Hizlariak:

- Mónica Díaz, Energiaren Euskal Erakundeko garraio saileko teknikaria.
- Xabier Lizaur, Ekitermik kooperatibako arduraduna eta efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrietan aditua.

Saioan sortzen diren galdera edo zalantzak luzatu ahal izango dira eta, ahal den neurrian, bertan erantzungo dira.

  • Hizkuntza: Hitzaldia elebitan egingo da.