"Iberiar hegazki sarraskijaleak" argazki erakusketa amaitu

Hegazki sarraskijaleak gertutik Arantzazun.
Noiz 2019/05/31
10:00 - 12:00
Non Arantzazuko Parketxean
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 78 28 94
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Erakusketa_Sarraskijaleak2019.jpg

Hegaztien hegaldien edertasunak betidanik liluratu du gizakia. Alabaina, hegazti sarraskijaleen kasuan, elikatzeko ohiturek espezie hauen gutxiestea ekarri du sarritan. Mehatxatuta dauden animalia hauek, ordea, ekosistemak orekatzen laguntzen dute, sortzen dituzten zerbitzu ekosistemikoen bidez.

Hegalari handiok egiten duten lanaren garrantzia ezagutu eta animalia hauek gertuagotik ikusteko aukera ematen du HAZIk, POCTEFA programaren bitartez sustatutako Iberiar hegazti sarraskijaleak argazki erakusketak. Horretarako, Ramon Arambarri eta Mario Bregaña autoreen argazkiak baliatzen dira.

Erakusketa apirilaren 13tik maiatzaren 31ra egongo da ikusgai Arantzazuko Parketxean. Apirilaren 13an eta maiatzaren 4an bisita gidatuak egingo dira egileen eskutik, sarraskijale espezie ezberdinak eta hauen ezaugarriak ezagutzeko.

Maiatzaren 4an, bisita gidatuaren ondoren, hegazti behaketa bat burutuko da PUNTAIK PUNTA 2019 jaialdiaren barruan. Bisitak gazteleraz eta dohakoak izango dira. Aurrez izena ematea eskatzen da.

Izen ematea eta informazioa: Arantzazuko Parketxea 943 78 28 94 / 699 335 183  arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net

« Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031