Hirigintza eta generoa tailerra

FARAPI elkarteak dinamizatuta
Noiz 2014/03/31
18:00 - 19:00
Non Bidebarrieta 18ko erabilera anitzeko lokalean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Herriaren pertzepzioaren inguruko hausnarketarekin jarraituko dugu eta aldi berean herria gure beharretara moldatzeko tresnak pentsatuko ditugu.

 Aurreko tailerrean, emakume-perfil ezberdinek identifikatutako “hobetzekoak” ezagutu eta konpartitu genituen. Garraio publikoa, kaleetako espaloien egokitasuna, argiteria, auzoetako zerbitzuen kantitatea eta egokitasuna, kirola egiteko espazioen balorazioa… Guztion artean, Oñatiko herrian hobetu beharreko puntuen mapa osatu genuen eta horren inguruko hausnarketa abiarazi.

Oraingoan, haratago joan beharra daukagu; zeren, zer egin identifikatutako leku horiekin guztiekin? Hirigintza egiteko era asko dago eta hori zuzenki lotuta dago genero-ikuspuntuarekin eta gizon eta emakumeek bizi ditzaketen sentipenekin. Beraz, guztion artean gure herria nolakoa izatea nahi dugun pentsatuko dugu, aldi berean aldaketa horiek bisibilizatzeko moduak pentsatuko ditugu, Martxoaren 31ean, arratsaldeko 18:00etan, Bidebarrieta 18ko lokalean ospatuko dugun 2.tailer batean.

Emakume guztion ahotsa eta parte-hartzea ezinbestekoa da.

Beraz, ANIMATU ZAITEZ eta gerturatu Bidebarrietako lokaletara datorren astelehenean!!!

« Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031