Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Parte-hartze prozesua, ekarpenak jasotzeko bilera

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra Diagnostiko fasean dago
Noiz 2018/09/24 18:30
Non Bidebarrieta kalea 18
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Parte-hartze prozesua- logoa

Etorkizuneko Oñati herritarren partehartzearekin eraiki nahi du udalak.

Oñatiko lurzoruaren sailkapena, erabilera eta eraikigarritasuna arautzen dituen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) idazteko prozesua jarri du abian udalak. Oñatiko herria hurrengo 10-20 urteetan nola garatuko den markatzen duen dokumentua da eta, beraz, herritarrekin batera egin nahi du udalak. Sabai arkitekto enpresa arduratuko da dokumentua idazteaz, baina ahalegin berezia egingo du udalak prozesuan zehar herritarren iritzi eta proposamenak txertatzeko.

Eta astelehenean (irailak 24) egongo da lehenengo aukera. prozesua aurkezteko eta lehen ekarpenak jasotzeko bilera irekia egingo da Euskaldun berria gelan. Aholku Kontseiluko kideak, herriko elkarte eta antolatutako taldeak nahiz banakako herritarrak gonbidatzen dira. Ariketa arin eta dinamikoak egingo dira herritarren parte hartzea errazteko.

Urriaren 17 eta 18an berriz, karpa ireki bat jarriko da plazan eta hurbiltzen diren herritarren ekarpenak ere jasoko dira.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30