- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/herritarren-zientzia
- Herritarren zientzia - “Ibaialde: gure erreken azterketa eta ezagutza”
- 2025-10-21T17:00:00+02:00
- 2025-10-21T17:00:00+02:00
- Olaran eta Oñati erreken azterketa. Derrigorrezkoa izena ematea . Ibai-lagun jardunaldien baitan
Herritarren zientzia - “Ibaialde: gure erreken azterketa eta ezagutza”
Ekitaldia
- 2025-10-21T17:00:00+02:00 2025-10-21T17:00:00+02:00
- Natur eskolan
- natureskola@yahoo.es
- 943716404
Ekitaldia
Herritarren zientzia, zer da?
Udaleko natur ingurune hurbilean bizi diren animalia, landare edo ekosistemen ezagutza eta kudeaketa areagotzea da Herritarren Zientziaren xedea. Horretarako, lehenengo, ezagutza saioak egiten dira: ezagutu eta aztertu nahi den gai jakin baten inguruko informazioa jasotzen dute herritarrek adituen eskutik. Ondoren, aldez aurretik ezarritako data eta metodologiak jarraituta, gaiaren inguruko datuak jasotzen dira metodo zientifikoa jarraituta eta adituei igortzen zaizkie.
Ikasturte honetan, IBAIALDEz gain, beste lau programa jarriko dira abian herriko animalien ezagutza hobetzeko. Ez da naturan inguruko ezagutzarik behar herritarren zientzian aritzeko; naturarekiko jakin mina eta 16 urtetik gora izatea nahikoa da. Animatu herriko natura ezagutu eta zaintzen!