Hernani eta Donostiako Emakumeen Etxeak ezagutzeko irteera

Irteera

2022-11-18T15:30:00+01:00 2022-11-18T15:30:00+01:00 2022-11-18T15:30:00+01:00

Irteera

Azaroaren 18an egingo den bisitan parte hartzeko deial luzatu du Udalak

Oñatiko Emakumeen Etxea eraikitzeko abian den prozesuaren baitan, Zumaia eta Azpeitiko emakumeen etxeak ezagutzeko bisita egin zen azaroaren 4an, eta oso aberasgarria izan zen, informazio eta sentsazio pila batekin bueltatu baitziren bertan egon zirenak.

Hurrengo ostiralean, azaroak 18, Hernaniko kulturarteko plaza feminista eta Donostiako emakumeen etxea ezagutzeko aukera egongo da, eta bisita horretan parte hartzeko gonbita luzatu die Udalak herriko emakumeei.

Autobusa 15:30ean irtengo da Oñatiko autobus geltokitik.

Animatu eta eman izena (azaroaren 16a baino lehen) berdintasuna@onati.eus helbidera idatzita, edo 943780411 telefonora deituta.