- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/heriotzak-eta-doluak-trilogia-dokumental-bat
- Iñaki Peña Andres medikuarekin solasaldia
- 2025-05-07T19:00:00+02:00
- 2025-05-07T19:00:00+02:00
- "Heriotzak eta doluak. Trilogia dokumental bat" lanaren inguruan.
Iñaki Peña Andres medikuarekin solasaldia
solasaldia
- 2025-05-07T19:00:00+02:00 2025-05-07T19:00:00+02:00
- Kultur etxeko zinema aretoan
solasaldia
Azken hamarkada honetan ekoiztutako hiru dokumentaletan oinarrituta: Aulki Hutsak (2013), Suminetik eta saminetik bakera (2017) eta Mendian hil. Hirian hil (2020), Iñaki Peña Bandresek heriotza naturalen eta bat-bateko heriotzen (suizidioa, heriotza perinatalak, motibazio politikoaren erailketak eta mendiko istripuak) arteko puntu amankomunak aztertu ditu master amaierako lan honetan.
Hiru kategoria bereizten ditu:
1.Heriotza baino lehen: zahartzea, gaixotzea, heriotzari irabaztea, heriotza ez ikustea, heriotza onartzea.
2.Heriotza: osasungileok bere aurrean, nola, non, noiz, heriotza ona.
3.Heriotza ostean: errituak, dolua, laguntzen duena eta ez duena.
Egileak prozesu honetan mediku eta pertsona gisa ikasitako guztiaren errepasoa egingo du.
Liburutegiaren helburua doluari eta heriotzari buruzko bizipenak eta iritziak trukatzeko gune bat sortzea da. Guztiontzako funtsezkoak, saihestezinak eta unibertsalak diren bizipenak.