"Los paseos locos de un sabio" helduentzako ipuin saioa Kamel Zouaoui-ren eskutik

Oñatiko Udal Liburutegia, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jailadia (Festival Internacional de la Oralidad) sarean sartu da.
Noiz 2016/04/06 19:00
Non Liburutegian
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Munduko-kontu-kontalariak.JPG

Los paseos locos de un sabio

Istorio hau bidaiatzeko gonbita da; hain zuzen, Nasredineren munduan barrena, 22 metaforaren bitartez.

Nasredine Hodja Islamaren pentsalari ospetsua izan zen XIII. mendean.

Tipo zoroa zen batzuentzat, eta jakintsua besteentzat. Baina, pertsonaia hori ondare unibertsalaren zati da, eta UNESCOk urte kulturala eskaini zion 1996an.

Ahozkotasunaren Nazioarteko Jailadia

Munduko leku ezberdinetako (Argelia, Kolonbia, Argentina, Guinea, Euskal Herria,…) hizlariek kultura desberdinak sentiarazi eta ezagutaraziko dizkigute. Ahots bakoitzak kultura aberastasuna eta esperientzia profesionala dakar. Kontalari bakoitzak bere nortasuna du eta, hitzaren bidez, istorioak, ipuinak eta ohiturak zabaltzen ditu.

Talde-memoria mantendu eta zabaltzeko modu eraginkorra eta gero eta globalizatuagoa eta uniformatuagoa den mundu honetan borrokatzeko eta nortasun propioak defendatzeko modu bat.

Proposamen honekin Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia Euskal Herriko hainbat herritan ospatuko da, Oñatin besteak beste.

Antzokiek, liburutegiek, aretoek… eta eremu guztiek, handiek zein txikiek, balioko dute hizlariak munduko kultura ezberdinetako ipuinez eta ohiturez gozatu nahi duen publikoarekin biltzeko.

 

Animatu zaitez eta etorri liburutegira!!

« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30