Hegazti Sarraskijaleak GPSarekin
Noiz | 2020/06/06 11:30 |
---|---|
Non | Arantzazuko Parketxean |
Harremanetarako Izena | arantzazu@gipuzkoanatura.eus |
Harremanetarako Telefonoa | 943 78 28 94 |
Hitzordua egutegira gehitu |
![]() ![]() |
Gidaria Mikel Olano izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaina eta POCTEFA Ecogyp proiektuko parte hartzailea.
Sai arreak (Gyps fulvus)
POCTEFA Ecogyp proiektuari esker, 2019an 13 sai arre GPS/GPRS emisoreekin markatu ziren lehen aldiz Gipuzkoan, eta baita miru gorriak eta sai zuriak ere. Proiektu honetan Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hazi Fundazioa parte hartzen ari dira.
Proiektu interesgarri honen eta markatutako hegazti hauen nondik norakoak jendearengana hurbiltzeko helburuarekin, lehenengo proiektua azalduko da euskarri digitalak erabiliz eta ondoren parketxearen kanpokaldean behaketa bat burutuko da inguruan bizi diren sarraskijaleak ikusteko asmoz. Norberak bere prismatikoak ekartzea gomendatzen da.