Haurren danborradan parte hartzeko izena emateko azken eguna

Izen-ematea

2026-06-19T23:55:00+02:00 2026-06-19T23:55:00+02:00 2026-06-19T23:55:00+02:00

Izen-ematea

2017 eta 2018 urteetan jaiotako neska-mutilei zuzenduta . Oñatiko Tanborrada Txikia taldeak antolatuta

Irailaren 19an egingo da Haurren danborrada eta ireki da izena emateko epea. 

Aurtengo danborradan irteteko baldintzak hauek dira:

  • 2026-2027 ikasturtean 3. edo 4. mailan egotea.
  • Jaiotze-urtea 2017 edo 2018 izatea.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta ekainaren 19a izango da azken eguna:

  • Danborradan danborra jotzen atera nahi dutenek formulario hau bete behar dute.
  • Gastadore gisa parte hartu nahi dutenek, aldiz, formulario hau bete behar dute.

Bide batez hau jakinarazten da:

  • Ohiko entseguak: Irailaren 3, 7 eta 10an izango dira, Eltzian, 18:30etik 19:30era.
  • Entsegu orokorrak: Irailaren 14 eta 17an izango dira, Eltzian, 18:30etik 19:30era. 
    Danborra jotzen duten haur guztiak bertaratu beharko dira eta LARRUZKO gerrikoa ekarri beharko dute.