Haurren danborrada antolatzeko deialdi berria

Haurren danborrada antolatzeko deialdi berria
2015-07-07T19:00:00+02:00 2015-07-07T19:00:00+02:00 2015-07-07T19:00:00+02:00
  • 2015-07-07T19:00:00+02:00 2015-07-07T19:00:00+02:00 - 2015-07-07T20:00:00+02:00 2015-07-07T20:00:00+02:00
  • Webgunea ikusi

Lehen hezkuntzako 3. maila ikasi duten neska mutikoak izango lirateke haurren danborradan parte hartuko luketenak. Horregatik eta irailean haurren danborrada irten dadin, aurtengo ekitaldiaz arduratuko den batzordea eratzeko deialdia luzatu zaie hauen gurasoei.

Aurten, haurren danborradaren antolakuntzan parte hartzeko interesa luketen lagunekin bilera egingo da datorren asteartean, hilaren 7an. Kultur etxean izango da arratsaldeko 19:00etan hasita. Interesa dutenei, dena den, aldez aurretik, kultur etxeko idazkaritzatik pasatzea edo bertara mezua bidaltzea eskatzen zaie. Mezuak, kultura.idazkaritza@onati.eus helbidera bidali behar dira.