Tximeletrak airera - Haur poesiarekin jolasean

Ekitaldia

2023-10-27T18:30:00+02:00 2023-10-27T18:30:00+02:00 2023-10-27T18:30:00+02:00
  • 2023-10-27T18:30:00+02:00 2023-10-27T18:30:00+02:00
  • Haur Liburutegian

Ekitaldia

Xabier Olasoren eskutik

TXIMELETRAK AIRERA, 4 – 6 urtekoentzat zuzenduta helduak lagunduta.
Haur poesiarekin jolasean

Deskribapena:
Pupuan trapua (Haur eta Gazte literaturan Euskadi Saria, 2005) eta Tximeletrak (Haur eta Gazte literaturan Euskadi Saria, 2013) liburuak abiapuntu hartuta, ibilbide poetiko bat osatuko dugu. Deklamazio dramatikoak, instrumentuak, kaxak, musika,…poesia eta poemak bitarteko, ondo pasatzeko aukera ederra.

Helburuak:
Poesiaren inguruan dauden aurreiritziei buelta ematea da saio honen helburua. Poesia EZ DA aspergarria, zaila, ulergaitza,“serioa”. Poesia JOSTAGARRIA eta GOZAGARRIA izan daiteke!

Gonbidapenak urriak 16tik aurrera, liburutegian

Gonbidapenak lortzeko, iazko ikasturtean ezarritako sistemarekin jarraituko dugu, hau da:
1. Saioa baino 10 egun lehenago irekiko da izena emateko epea. Umearen izena eta telefono zenbaki bat eman beharko dituzu.
2. Izena emateko aukerak: Telefonoz: 943 71 61 11 / Korreoz: liburutegia@onati.eus / Whatsappez: 688 732 826
3. Zozketa egingo dugu parte-hartzaile guztien artean.
4. Joaterik ez baduzue, jakinarazi liburutegian eta erreserbako haurrei eskainiko zaie zuen gonbidapena.