“Haizearen egia” film laburraren emanaldia

Emanaldia

2023-05-17T19:00:00+02:00 2023-05-17T19:00:00+02:00 2023-05-17T19:00:00+02:00
  • 2023-05-17T19:00:00+02:00 2023-05-17T19:00:00+02:00
  • Kultur etxeko zine aretoan
  • Webgunea ikusi

Emanaldia

“Migrazioa guztion eskubidea” kanpainaren baitan . Hotz Oñatik antolatuta

Haizearen egia (El susurro del viento) film laburrak Euskal Herrian bizi den Tahar, 20 urteko mutil saharar gaztearen bizipenak kontatzen ditu. Bere familia Tindouf-eko errefuxiatuen eremuan bizi da eta egun batean dei bat jasoko du bertatik: aita hilzorian dago. Saharar gaztea etxera itzuliko da eta, aitaren gorputza garbitzen duen bitartean (musulmanen usadioa) aurre egin beharko die iraganari, oroitzapenei eta kontraesanei. Gai izango al dira elkar ulertzeko? Eta elkarri barkamena eskatzeko?

Proiekzioaren ostean Ekain Albite (zuzendaria) eta Garazi Hach Embarerekin (sahararren eskubideen aldeko eusko-saharar ekintzailea) berba egiteko aukera egongo da.