"Zahartzea bizi menpekotasunarekin edo menpekotasunik gabe"

"Adinekoak eta familiak" informazio eta orientazio kanpainaren baitan
Noiz 2018/10/16 18:00
Non Kultur etxeko zine aretoan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Adinekoak-eta-familiak.jpg

Urriaren 15etik aurrera zerbitzu berria zabalduko du udalak, adineko pertsonen eta familia zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Udaletxeko behe-solairuan bulego bat zabalduko da (astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00) herritarrei informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzeko.

Adineko pertsonentzat eta menpekontasunen bat dutenentzat udalak eta diputazioak eskaintzen dituzten zerbitzu eta baliabideen berri emango da bertan.

Doako zerbitzua da, eta bertara joan aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da (943 780 411).

Bulegoaz gain, hitzaldi ziklo bat ere antolatu da.

  • Urriak 16

Zahartzea menpekotasunarekin edo menpekotasunik gabe bizitzea
Kultur etxean, 18:00etan

  • Urriak 23

Autozaintza: zaintzen baduzu, zeure burua zaindu ezazu.
Kultur etxean, 18:00etan

  • Abenduak 11

Erantzunkidetasuna zainketan
Kultur etxean, 18:00etan

« Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031