`Gerraren ezkutuko aurpegiak´

Txirrinka taldeak antolatuta . Hizlaria: Karlos Zurutuza
Noiz 2014/11/04
19:30 - 20:30
Non Kultur Etxean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Karlos-Zurutuza-FREELANCE.jpg

"Karlos Zurutuza free-lance moduan lan egiten duen kazetaria da, munduko hainbat lekutako gatazkak eta gerrak bertatik bertara ikusi ditu, batipat ekialde hurbilekoak: Irak, Iran, Afganistan, Kurdistan, Libia, Siria. Gatazka horien berri eman du munduko hainbat komunikabideetan: IPS, Al Jazeera, Gara edo Berria. Bere lanagatik ere hainbat sari jaso ditu: Euskal Herrian Argia eta Rikardo Arregi sariak jaso zituen 2012an eta gure lurraldetik kanpo Nawab Bugti saria 2009an.

Oñatin eskainiko duen hitzaldian gatazka armatu horien atzean ezkutatuta egonik guregana iristen ez diren ikuspegiak azalduko dizkigu: iristen ez diren albisteak, gerra isilduak, pertsonai anonimoak (gu geu izan gintezkeenak..). Kurduak, Irakeko homosexualak edo Afganistango haur `hautsiak´ izango ditu mintzagai, besteak beste. Bere azalpenak berak jasotako irudiekin osatuko ditu eta horren ondoren galderak eta denen arteko solasaldia egongo da."

Txirrinka taldea

« Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031