Denboraren Aztarnak Aizkorriko Paisaian

Geologia oinarri hartuta, Urbiako larretan barna artzantzaren mundua ezagutzeko egun erdiko irteera.
Noiz 2016/09/24 09:00
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 082 000
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Urbiara gerturatuko gaituen geo-ibilbide gidatua izango da irailaren 24ean. Aizkorri mendilerroaren bilakaera geologikotik Urbiako artzantza tradizioraino ingurune honetan paisaiak izaniko eraldaketaz jardungo gara.

Bertan izango dugu Xabier Martinez de Guereño. Geologoa da bera eta “Denboraren Aztarnak Aizkorriko Paisaian” ikerketa egin berri du. Aizkorri inguruneko bitxikeriak ezagutzeaz gain, bertako haitz eta lurretan gorderik geratu diren denboraren aztarnak irakurriz mendilerro honen historiara gerturatuko gara.

Ordua: 9:00
Tokia:Arantzazuko Santutegi Atarian.
Prezioa: 3 €.
Antolatzailea: Arrikrutz Oñatiko Kobak.
Informazio gehiago:943082000 / arrikrutz@onati.eus

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…