Artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak

Bisita gidatua

2024-03-30T10:30:00+01:00 2024-03-30T10:30:00+01:00 2024-03-30T10:30:00+01:00
  • 2024-03-30T10:30:00+01:00 2024-03-30T10:30:00+01:00
  • Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola
  • 943 78 28 94 / 699 335 183

Bisita gidatua

«Pastor por un día» jarduera gauzatuko da martxoaren 30ean Gomiztegi Artzain eskolan (gazteleraz)

Arantzazuko Parketxeak eta Gomiztegi artzain eskolak Gaztagintzaren sekretuak ezagutarazteko eta Gomiztegin bertan egiten diren gaztak dastatzeko jarduera berezia antolatu dute elkarlanean.

Hasiera Arantzazuko Parketxetik burutuko da, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen bihotzean kokatua, eta bertatik abiatzen den ibilbide irisgarrian zehar abiatuko dira partaideak. Ibilbidean geldialdi desberdinak egingo dira ingurunearekin eta Arantzazu auzoarekin zerikusia duten gai desberdinak jorratuz.
Ibilaldiaren amaieran Gomiztegi Baserriarekin topo egingo dute bisitariek eta bertan baserrira bisita gidatua eskainiko zaie, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz. Artzaintzak gure kulturan izan duen garrantzia ezagutzera ematea izango da bisitaren funtsa, ogibide hau gertuagotik ezagutuz.
Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama, artzai txakurren erakustaldia eta Arantzazu gazten dastatzearekin borobilduko dute goiza bisitariek. Familia edo lagunartean goiza igarotzeko plan zoragarria.

Hasiera ordua eta iraupena: 10:30 (3 ordu inguru)
o 10:30 abiatu ibilbide irisgarritik
o 11:30-13:00 Gomiztegira bisita
Prezioa: 13€ helduek/ 7€ haurrek (3-12 urte bitartekoak)
Aurrez izena eman behar da, leku mugatuak direlako