"Gatza" Leintz-Gatzagako herritarren erretratuak

Egilea: Joxefe Diaz de Tuesta . Urtarrilaren 22ra arte
Noiz 2018/01/22
18:00 - 20:00
Non Kultur etxeko erakusketa-gelan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Gatza_Gatzako-herritarrak.jpg

Gatza. Leintz-Gatzagako herritarren erretratuak proiektua 2012 urtean jarri zen martxan, Leintz-Gatzagako herritarren errolda grafikoa osatzeko helburuarekin. 2015eko maiatzaren bukaeran kaleratu zen proiektuaren lehenengo emaitza: da Gatza. Leintz-Gatzagako herritarren erretratuak liburua, hain zuzen. Haren osagarri, argazki erakusketa antolatu zen, Leintz-Gatzagan, Arrasateko eta Bergaran egon zena.

Liburuan, errolda hori gatzagarrei banan-banan eta, batzuetan, familiaka egindako argazkiekin osatuta dago. Erakusketan, berriz, gatzagarren erretratuekin egindako mosaikoak irudikatzen du errolda. Hortaz, bada, erakusketaren ardatza mosaiko bat da, Leintz-Gatzagako herritarren argazkiekin osatutakoa. 204 pertsona ageri dira mosaikoan. Beste 38 argazkik osatzen dute erakusketa, beste horrenbeste gatzagarri egindakoak.

 

« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031