- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/ganbara-faktoria
- “AMA”
- 2025-12-21T19:00:00+01:00
- 2025-12-21T19:00:00+01:00
- Antolatzailea: Hots Abesbatza . Gabonak 2025
“AMA”
- 2025-12-21T19:00:00+01:00 2025-12-21T19:00:00+01:00
- Santa Ana antzokian
HOTS Abesbatza
Candem Town Dantza Taldea
Arrate Kortabarria narratzailea
Amaia Zipitria Piano jolea
Zuzendaria: Aitor Biain.
1. Sarrera – Iturburua:
- Narratzaileak “ama” hitza azaltzen du: bizitzaren lehen oihua eta babesaren iturburua.
- Kontzertua emakumeei, amei eta amatasuna bizi izan duten guztiei eskainia dago.
- Pieza musikalak: La Mar Quiere Ser Cielo (D. Andreo), Agur Maria (J. Busto)
2. Amaren Besarkada – Haurtzaroa:
- Haurren ikuspegitik, ama da lehen etxea eta lehen irakaslea.
- Musika: Ume Eresiak (J. Elberdin), Etxea (J. Guerrero)
- Dantza: Bloke honetan ume eta amaren arteko lotura eta begiraden magia erakusten dira.
3. Emakumea izatea:
- Ama ez da soilik ama, emakumea ere bada; bere lana askotan ikusezina baina ezinbestekoa da.
- Musika: Elementuen Kantak (E. Ugalde)
- Begiradak eta mugimenduak emakume izatearen dimentsioak esploratzen dituzte.
4. Amama – Memoria eta Ondarea:
- Amamek transmititzen duten jakinduria, tradizioa eta baloreak.
- Musika: I Remember (S. Quartel), Maite Zaitut (J.P. Keelan)
- Dantza: amamaren presentzia eta memoria, begiraden bidez ikuslearengan transmitituz.
5. Galera eta Oroimena:
- Ama joaten denean, bere begirada oroitzapen bihurtzen da.
- Musika: Galera eta Oroimena (I. Gonzalez), triptikoa
- Dantza: hutsunea eta oroimena irudikatzen ditu, begirada bakoitzak gordetzen duen mundua azaleratuz.
6. Ama eta Etorkizuna – Begirada Berriak:
- Amaren eta emakumearen figura berritzailea; belaunaldiz belaunaldi utzitako ametsak eta borrokak.
- Musika: Glorious Life (L. Favel), kanpaiekin
- Begiraden bidez etorkizunaren itxaropenak eta erronkak erakusten dira.
7. Amaiera – Bizitzaren Zikloa:
- Ama izan, ama izan zen, ama izango da.
- Belaunaldiz belaunaldi, maitasunaren sua transmititzen da.
- Musika eta dantza: Good Night, Dear Heart (D. Forrest)
- Ama bakoitzaren begirada eta memoria ikuslearen bihotzean gordetzen dira.
Sarrerak (7,50€) Txokolateixan eta www.oñati.eus atarian eskuratu ahal izango dira.