“Gabon dugu anuntzio”

Ekitaldia

2026-11-28T10:30:00+01:00 2026-11-28T10:30:00+01:00 2026-11-28T10:30:00+01:00
  • 2026-11-28T10:30:00+01:00  2026-11-28T10:30:00+01:00
  • Arantzazuko Basilikako koruan
  • 688 613 840

Ekitaldia

Olerkien errezitaldia eta organo kontzertua . Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta beste eragilek antolatuta

“Gabon dugu anuntzio” emanaldian Gandiagak idatzitako hainbat olerki entzuteko eta gozatzeko aukera izango dugu. Olerki horien errezitatzea Andoni Salameroren eta Itziar Gomezen esku egongo da eta beste olerki batzuk Arantzazu Aranburuk, Josune Aranburuk, Maria Arrutik eta Juan Ignacio Larreak abestuko dituzte, Joan Luis Atxegak, organojoleak, lagunduta.
Ekitaldian zehar, Joan Luis Atxegak bildu, musikatu eta moldatu dituen 350 abesti helaraziko dizkie frantziskotarrei, altxor hori santutegian gordea eta zaindua izan dadin; Abesti hauetako gehienak frantziskotarrek idatzi dituzte, B. Gandiagak (296), I. Beristain (16), Salbatore Mitxelena (10), P. Zabala (2). Horietako 240 Gabon-kantak dira.

Jarduera hau, Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazuko Santutegiak, Donostiako Atotxako fraide frantziskotarrek antolatzen dute Debagoienako Turismo Informazio eta Interpretazio Zentroaren eta Oñatiko Udalaren laguntzarekin, "Ezagutu Arantzazu" programaren barruan.

2026ko otsailean bete ziren Bitoriano Gandiagaren heriotzaren 25 urte eta hainbat ekitaldi antolatu ditugu “Ezagutu Arantzazu” programaren barruan.

Izen ematea: adiskideak@arantzazu.org / 688 613 840
Sarrera: 5 euro (bazkideak doan)
Leku mugatuak