- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/frontona-ikuskizuna
- "Frontona" ikuskizuna
- 2022-07-06T19:00:00+02:00
- 2022-07-06T19:00:00+02:00
- Arteola taldea . Kalean egitarauan barne
"Frontona" ikuskizuna
Ikuskizuna
- 2022-07-06T19:00:00+02:00 2022-07-06T19:00:00+02:00
- Plazako frontoia
Ikuskizuna
Eguraldi txarra eginez gero, Kiroldegiko frontoia
Partaideak: Unai Ormaetxea, Iñigo Otaegi, Josu Artutxa, Janire San Sebastian eta Maddi Aiestaran (pilotariak) eta Andoni Egaña.
"Euskal kulturaren 'erdigune izaera' aldarrikatu nahi da ikuskizunarekin. Balio pedagokiko handia du, antzerki-lanaren helburua baita Euskal Herriko kulturaren ezagutzan sakontzea. Antzezlana interaktiboa da. Ikusleak bi multzotan banatzen dira: gorriak eta urdinak. Kantxan pilotariek jokatutako tanto bakoitzeko, harmailetako bi taldeei euskal kulturaren inguruko galdera bat egiten zaie. Hortaz, hogeita bi kintzera iristeko, alegia, kulturaren partida irabazteko, ezinbestekoa da herritarrek gutxieneko kultur ezagutza erakustea".