"Frontera Sur", Melillako egoerari buruzko hitzaldia

Hitzaldia

2023-05-31T19:00:00+02:00 2023-05-31T19:00:00+02:00 2023-05-31T19:00:00+02:00
  • 2023-05-31T19:00:00+02:00 2023-05-31T19:00:00+02:00
  • Kultur etxean

Hitzaldia

“Migrazioa guztion eskubidea” kanpainaren baitan . Hotz Oñatik antolatuta

Melillan diharduen Solidary Wheels elkarteko bi kide etorriko dira Oñatira Melillan bizi den egoera eta han egiten duten lanaren berri ematera. Afrikako lurraldean dagoen Espainiako hiri autonomoan ematen den indarkeriaren (poliziala eta sistemikoa) berri ematen duen 'Marhaba' txotena azalduko dute.

Melillako kasuan instituzioek migratzaileei ezartzen dien buro-errepresio eta oztopo administratiboetan gauzatzen da eskubide urraketa, Europar Batasunak milioika euro gastatzen dituen bitartean hesi metalikoak handitzen. Solidarity Wheels-ek laguntza juridikoa eta sanitarioa eskaintzen du, eta kontzientziazio lana egiten du, muga eremuetan ematen diren urraketez sentsibilizatzeko.