Fosilen erakusketa dendatan

Erakusketa

Fosilen erakusketa dendatan
2013-05-18T10:00:00+02:00 2013-05-18T10:00:00+02:00 2013-05-18T10:00:00+02:00
  • 2013-05-18T10:00:00+02:00 2013-05-18T10:00:00+02:00 - 2013-05-18T20:00:00+02:00 2013-05-18T20:00:00+02:00
  • Oñatiko Turismo bulegoan

Erakusketa

Geoloeguna 2013 ospatzeko, fosilen erakusketa TXANDAko 34 dendatan, Turismo Bulegoan eta Arrikrutzen; Maiatzaren 7tik 18ra

    Txanda_fosilak_web.jpg

 

  Bide batez, fosilen inguruko jokoa egingo da (esku orriko galderak zuzen betetzen dituztenek marrazo haginaz egindako zintzilikarioa jasoko dute opari eta Madagaskar irlako fosil baten zozketan parte hartuko dute)

  • Jolas egiteko kartoiak Oñatiko turismo bulegoan, ekimenarekin bat egin duten “Txanda” merkatarien elkarteko dendetan eta Arrikrutzeko koban banatuko dira maiatzaren 7tik 18ra. Pertsona bakoitzak behin bakarrik joka dezake.
  • Kartoi honetan agertzen den denda bakoitzean mineral bat dago jarrita, berari dagokion fitxarekin. Galderei erantzuteko lagungarri izango da fitxa hori.
  • Galderei erantzun ondoren, jokalariak 10 dendatan sartu beharko du, kartoiari balio emango duen kontrol-zigilua jar diezaioten.
  • Kartoia zigilatu ondoren, Oñatiko turismo bulegora edo Arrikrutzeko kobatara eraman behar da; erantzunak zuzenak baldin badira dagokion saria emango zaio, eta gainera MADAGASKAR BASOKO ENBOR eder baten fosilaren zozketan parte hartuko du.
  • Kartoiak eman eta opari zuzena jasotzeko egunak:

  Arrikrutzen: Maiatzaren 7tik 18ra (Astelehenak izan ezik)
 Ordutegia: 10:00-14:00 / 15:00-18:00
  Turismo bulegoa: Maiatzaren 7tik 18ra (Igande arratsaldeak ezik)
 Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:30-18:30

DENDEN ZERRENDA