“Gandiaga eta Arkeologia; Arantzazuko mendietako antzinako idazkera deszifratzen”

Hitzaldia

2026-03-21T10:30:00+01:00 2026-03-21T10:30:00+01:00 2026-03-21T10:30:00+01:00
  • 2026-03-21T10:30:00+01:00  2026-03-21T10:30:00+01:00
  • Arantzazuko Asis Topagunean
  • 688 613 840

Hitzaldia

Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazuko Santutegiak antolatuta

Mertxe Urteagak “Gandiaga eta Arkeologia; Arantzazuko mendietako antzinako idazkera deszifratzen” hitzaldia eskainiko du.
Arantzazu inguruko mendiak, eta Urbia batez ere, izan ziren Gandiagaren ohiko lekuak. Oso ondo ezagutu zituen parajeak, baita bazterrik urrunenak ere. Eta konturatu zen elementu batzuk iraganaren lekukotzak izan zitezkeela. Hori izan zen 1988 eta 2001 bitartean osatu zen lan arkeologiko handi baten ernamuina. Lan horietan, beste batzuen artean, Mertxe Urteaga izan zuen bidelagun eta hitzaldian, Mertxe berak, ikerketa horien emaitzak azalduko dizkigu.

Mertxe Urteaga Artigas. euskal arkeologoa da. Oiasso museoko zuzendaria izan da eta gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko arkeologoa da. Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean ere aritu da irakasle. EHUren udako ikastaroetan Erromari buruzko ikastaroak antolatzen ditu.

Saio honetarako izen ematea: adiskideak@arantzazu.org (688 613 840) - Leku mugatuak. Sarrera 5 euro, bazkideak doan.