Euskararen Nazioarteko Eguna! antzerkia eta afaria

Euskararen Nazioarteko Eguna! antzerkia eta afaria
2014-12-04T19:30:00+01:00 2014-12-04T19:30:00+01:00 2014-12-04T19:30:00+01:00
  • 2014-12-04T19:30:00+01:00 2014-12-04T19:30:00+01:00 - 2014-12-04T23:55:00+01:00 2014-12-04T23:55:00+01:00
  • Makalena elkartean
ENE-antzerkia
  • 19:30_  DESENTXUFATUAK, euskaldunberri zaharrak ez dira inoiz hiltzen antzerkia Gaztetxean.

Ez Dok Hiru antzerki taldeak “Desentxufatuak” lan komikoa aurkeztuko du ostegun honetan Oñatiko Gaztetxean. Patxo Telleria eta Mikel Martinezek parte hartzen dute antzezlan honetan. Ikuskizunak euskara eta sexuaren arteko harremanak erakusten ditu. Talde honek aspaldi arrakasta handiz aurkeztutako “Euskara Sencilloaren Manifestoa” eta “Larruaizetara” lanak berreskuratu eta horietako atalik onenak bildu dituzte beste honetarako.

Patxo Telleriak idatzitako testuan oinarrituta dago “Desentxufatuak”. Emanaldia 19:30ean hasiko da eta sarrera dohan izango da. Ondo pasatu eta euskaraz barre egin nahi duenak badauka non egin, azaroaren 4an 19:30etatik aurrera Gaztetxean.

  • 20:30_  Afari tertulia Makalena elkartean.

   Ondoren Makalena elkartean afari solasaldi irekia izango da protagonistekin 20:30etatik aurrera. Euskararen gainean duten ikuspegia plazaratuko dute Mikelek eta Patxok, ondoren plazaratutako gaien gaineko hausnarketa konpartitua izango da afarira etortzen diren guztiekin. Afarirako sarrerak salgai daude Txokolaterixan 12 €tan, 8 €ikasle eta langabetuak.

Beraz bi antzerkigileak gertutik ezagutu eta euskararen etorkizunaren gaineko interesa duenak badauka zita. Ostegun honetan 20:30etatik aurrera Makalena Elkartean. Gogoratu afarirako sarrera erosi behar dela Txokolaterixan.

Izena aurrez eman behar da helbide honetan:  euskaraoinati@gmail.com