Euskararen historia soziala XVII. eta XVIII. mendeetan

Hitzaldia

2026-01-14T10:00:00+01:00 2026-01-14T10:00:00+01:00 2026-01-14T10:00:00+01:00
  • 2026-01-14T10:00:00+01:00  2026-01-14T10:00:00+01:00
  • Santa Ana antzokian

Hitzaldia

Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta

XVII. eta XVIII. mendeetako Euskal Herriko hizkuntza-paisaiaren berreraikuntza osatzea ez da lan erraza, helburu horretarako iturri zuzenik ez dugulako. Beraz, zeharkako iturriak erabili behar ditugu, oso desberdinak gainera, sortu zirenean horretarako pentsatuak izan ez zirenak: epaiketetako adierazpenak, bidaiarien iruzkinak, medikuen kontratuak, elizako publikatak eta abar.
Hizkuntza zeharkako elementua denez, guztia hartzen du bere baitan: gizartea, kultura, ekonomia, politika… Hau dela eta, hizkuntzaren historian sakontzea, hura sostengatzen duen gizartearen historian sakontzea da.

Hizlaria: Juan(txo) Madariaga Orbea Madrilen jaio zen, familia bizkaitar baten magalean. Filosofia eta Letretako ikasketak Madrilgo Complutense Unibertsitatean egin ondoren, Oñatira etorri zen bizitzera, eta bertan urte luzez bizi izan zen. EHUren baitan Historian doktoretza eskuratu zuen eta Bergarako UNEDen lan egin zuen, eta zuzendari lanak ere burutu zituen. Ondoren Nafarroako Unibertsitate Publikora igaro zen, jubilatu zen arte.

 

Oharra: Goienagusik Udalarekin duen lankidetza hitzarmenaren arabera Santa Ana aretoan izaten diren hitzaldien ardura bere gain hartzen du eta horiek interesa duten oñatiar guztientzat irekita daude, izan bazkide edo ez. Baina Arrasate edo Bergarakoetara joateko Goienagusiko bazkide izan behar da. (Informazioa: https://goienagusi.eus / goienagusi@gmail.com)