Euskaraldia, Oñatiko Hamaikakoaren aurkezpen ekitaldia

Euskaraldiaren berri zabalduko duen Oñatiko Hamaikakoaren aurkezpen ekitaldia
Noiz 2018/06/22 19:30
Non Foruen Enparantzan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

"Euskaraldia baikortasunezko orbana bezala ari da zabaltzen Euskal herriko lurralde, eskualde eta herrietan zehar. Oñatira ere iritsi da eta talde zabal bat ari da lanean udazkenean euskararen alde egiteko antolatu den ekimen erraldoia prestatzen.

Parte hartuko duten herri guztietan hamaika lagunez osatutako taldeak ari gara osatzen eta aurkezten, irudia eskaintzeaz gain herritarrak bultzatzeko eta animatzeko helburua izango dutenak.

Oñatin ere badugu Hamaikakoa. Ehunka lagun izan zitezkeen gure herrian Hamaikakoa osatuko zuketenak, baina aukeraketa bat egin beharrean izan gara.

Hil honen 22an, ekainaren 22an hain zuzen, arratsaldeko 19:30ean egingo du Euskaraldiako talde eragileak Hamaikakoaren aurkezpena Foru Enparantzan.

Euskaraldiaz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, Hamaikakoa osatzen duten kideak ezagutu, zatoz gure berri entzutera."