Euskara sailak argitaratzen duen egutegia erosteko aukera

Abenduaren 18tik aurrera, turismo bulegoan eta Udaletxeko harreran eskuratu ahal izango dira euro baten truke.
Noiz 2017/12/18 09:00
2017/12/29 21:00
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Hirigintzarekin zerikusia duten garai bateko eta gaur egungo udal artxiboko argazkiak erabili dira egutegia ilustratzeko. Azken hamarkadatan Oñati nola aldatu den eta hirigintzaren garapea nolakoa izan den ikus daiteke irudietan.

2018ko egutegian, hirigintza eta euskara uztartu nahi izan dira. Lurralde antolamendua eta hizkuntza. Izan ere, gaur egun badakigu hirigintzak eragina duela euskararen erabileran, eta datorren urtean Udalak esku artean izango duen proiektu nagusienetako bat Hiri Antolaketarako Plan Orokorra (HAPO) izango denez, bi arlo horiek lotu dira egutegian.

Datozen egunetan, herriko ikastetxe, elkarte, establezimendu eta enpresetan banatuko ditu Udalak horman zintzilikatzeko egutegiak.

Bestalde, abenduaren 18tik aurrera, turismo bulegoan eta  Udaletxeko harreran ere eskuratu ahal izango dira euro baten truke.

 

2018_egutegia_azala.jpg

« Abendua 2020 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031