Euskara ikastaro berezietan izena emateko epea amaitu

Ikastaroa

Euskara ikastaro berezietan izena emateko epea amaitu
2020-09-18T09:30:00+02:00 2020-09-18T09:30:00+02:00 2020-09-18T09:30:00+02:00
  • 2020-09-18T09:30:00+02:00 2020-09-18T09:30:00+02:00 - 2020-09-18T18:30:00+02:00 2020-09-18T18:30:00+02:00
  • Bedita Larrakoetxea Euskaltegia

Ikastaroa

Udalak finantzaturiko ikastaroa

Euskara ikastaro bereziak zaintzaileentzat eta tabernari nahiz dendarientzat:

  

  Zaintza arloan edo ostalaritza eta merkataritza arloan lanean diharduten pertsonei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu Udal euskaltegiak. Ikastaro horietan izena emateko epea irailaren 7tik 18ra izango da.

  Euskararik ez dakiten edo oso gutxi dakitenei zuzendutako ikastaroak dira, eta oinarrizko ahozko komunikazioa lantzea eta euren laneko egoera arruntetarako hizkuntza-oinarriak ikastea izango da helburua.

  Urritik ekainera bitarteko iraupena izango dute, astean bost orduko erritmoan, eta doakoa izango da. Udalak finantzatutako ikastaro hauetan izena emateko baldintza bakarra da aipatutako sektore horietan lan egitea.

   Gaur egun, oñatiarren % 78k daki euskaraz, eta beste %8 inguru ulertzeko gai da. Baina bada beste herritar multzo  bat euskaraz komunikatzeko gai ez dena, Oñatira etorri berriak direlako edo ikasteko aukerarik izan ez dutelako. Multzo horretan asko dira zaintza-lanetan edo ostalaritzan eta merkataritzan jendaurrean diharduten langileak, baina euskaraz aritzeko gaitasunik ez dutenak.  

  Horretaz jabeturik, Udaleko Euskara sailak euskara ikasteko aukera eskaini nahi die Oñatin arlo horietan lanean dabiltzan guztiei, helburutzat hartuta gutxieneko ulermen maila lortzea eta ohiko elkarrizketa arruntak euskaraz egitea.