Euskaldun fededun

Hitzaldia

2025-10-15T18:30:00+02:00 2025-10-15T18:30:00+02:00 2025-10-15T18:30:00+02:00
  • 2025-10-15T18:30:00+02:00  2025-10-15T18:30:00+02:00
  • Santa Ana antzokian

Hitzaldia

Euskal Herriaren identitateari buruz, Pruden Gartzia oñatiarrak urriaren 15ean emango duen hitzaldiak emango dio hasiera Oñatiko Esperientzien Gelaren kurtso berriari . Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta.

Hizlaria: Pruden Gartzia Isasti (Oñati, 1964) Filosofia eta Letretan doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomotik, Oñatiko udal liburutegiko zuzendaria izan zen hainbat urtez, eta gaur egun Euskaltzaindiaren Azkue Biblioteka zuzentzen du.

Hizlariak pasa den urtean ondoko liburua aurkeztu zuen: Euskaldun fededun (Elkar, 2024). Historiako liburu bat da, hamahiru kapitulutan banatzen da eta bakoitza saiakera independente bat da, baina guztiak sakoneko lotura bat dute, galdera hau: Zertan datza euskaldunen, Euskal Herriaren identitatea? Galdera horren erantzunaren bila Historiari begiratu behar diogu, eta hor ikusten dugu erlijio katolikoak egundoko garrantzia izan duela gure identitatean, baina ez betidanik, baizik eta garai historiko zehatz batean, gutxi gorabehera 1800-1960 bitartean. Periodo horretan, horretan bereziki, ez lehenago eta ez geroago, ideologia oso bat sortu eta guztiz hegemonikoa izan zen, euskaldun fededun ideologia; horretan laburbiltzen zen orduan euskal identitatea. Gero, 1960tik aurrera, ideologia hori krisian sartu zen eta, gaur egun, oso marjinala da. Hitzaldian gai horretaz hausnartuko da.

Oharra: Goienagusik Udalarekin duen lankidetza hitzarmenaren arabera Santa Ana aretoan izaten diren hitzaldien ardura bere gain hartzen du eta horiek interesa duten oñatiar guztientzat irekita daude, izan bazkide edo ez. Baina Arrasate edo Bergarakoetara joateko Goienagusiko bazkide izan behar da. (Informazioa: https://goienagusi.eus / goienagusi@gmail.com)