"Etxetorre Goikoa. Donde no existe el olvido" liburuaren aurkezpena

Liburu aurkezpena

2023-05-18T19:00:00+02:00 2023-05-18T19:00:00+02:00 2023-05-18T19:00:00+02:00
  • 2023-05-18T19:00:00+02:00 2023-05-18T19:00:00+02:00
  • Kultur etxean

Liburu aurkezpena

Mari Romero Fernandez egilea etorriko da; idazleak memoria historikoa eta homosexualitatea uztartzen dituen liburuaz egingo du berba.

Garazik, arkitekto gaztea, urduria eta ekintzailea, ez zuen inoiz imajinatuko nolako bira emango zuen bere bizitzak jauregi baten zaharberritzea zuzentzeko ustekabeko proposamena jaso zuenean, zeina, txikitatik, jauregiari modu berezian lotuta egon baita.Etxe horretan oinak pausatzen dituen lehen unetik, zirrara arraro batek hartzen du. Eta hormen, leiho ederretako harrien, altzari zaharren artean, bazter guztietan, sekretu ezkuturen bat dagoela sentitzen du. Bere burua eramaten uzten du eta misterioak indarrez erakartzen du.Obrei hasiera ematearekin batera, amonaren iraganarekin zerikusia dituzten xehetasunak deskubritzen ditu. Konturatu gabe, familiako kideek errepresio-etapa gogorra bizi behar izan zuten urte urrunetara hurbiltzen da. Eta, ondorioak kontuan hartu gabe, guzti honen aurka borrokatu zutela ulertzen du.
Garazi bihotz-bihotzez inplikatzen da eta ezin dio arakatzeari uztzi egia ezagutu arte. Kemenez eta grinaz, azkeneraino iritsi nahi du, zeren eta bere buruan ezta bihotzean ez baitago ahanzturarako lekurik.