Eta arrazakeria gorrotoa bakarrik ez balitz?

Hitzaldia Tailerra

2026-09-15T17:30:00+02:00 2026-09-15T17:30:00+02:00 2026-09-15T17:30:00+02:00
  • 2026-09-15T17:30:00+02:00  2026-09-15T17:30:00+02:00
  • Kultur etxeko zinema aretoan

Hitzaldia Tailerra

Ekimena Txosna Batzordearen borondatetik sortu da. Prozesua garatzeko aditua den Hegoaldetik Enarak Kooperatiba Txikiaren laguntza, Oñatiko Udalaren babes ekonomikoa eta Partaidetza eta Garapen Komunitarioko arloaren lankidetza izango ditu.

Hitzaldi-tailerra: pribilegio zuriaren sistema, arrazakeria soziala eta instituzionala, kulturartekotasuna eta bizikidetza hizpide

Helburua da arrazakeriak aurreiritzi indibidualetatik harago nola jarduten duen aztertzeko elkarrizketarako, hausnarketarako eta ikaskuntza kolektiborako gune bat sortzea, baita desberdinkeriak erreproduzitzen laguntzen duten dinamika sozial, historiko eta instituzionalak jorratzea ere.
Oñatiko Txosna Batzordeak bere antolaketa-dinamiketan eta txosna gunearen funtzionamenduan ikuspegi antirrazista eta dekoloniala txertatzeko abiarazi duen prozesuaren baitan kokatzen da saio hau.

- Hizlaria - Trebatzailea: Tania Cañas [Hegoaldetik Enarak Koop. Txikia]
- Saioaren hizkuntza nagusia: euskara
- Hizlariaren hizkuntza: gaztelania
Aldi bereko Itzulpen zerbitzua: euskaratik gaztelaniara
- Ordua: 17:30etik 19:30era