Mendi irteera LH 5-6. eta DBH mailako ikasleei zuzenduta

Eskola kirola egitasmoaren baitan - Ikasturteko azken irteera
Noiz 2018/06/10 08:00
Non Autobusa, postetxe aurrealdeko geltokian
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
  • LH 5-6. maila eta DBHko ikasleei zuzenduta (Alebin eta infantilak)

Autobusa postetxe aurrealdeko geltokian, 8:00

Ekintza: Txindokira irteera

LH 5-6. maila eta DBHko ikasleei zuzendutako mendi irteera guztietan kontuan izan beharreko argibideak

  • Irteera: Korreoseko geltokian goizeko 8:00etan izango da.
  • Hamarretakoa: Norberaren kontu. Ura ere eramatea beharrezkoa da.
  • Materiala: Material egokia eramatea komeni da: botak, motxila, aldatzeko kamiseta, jertsea...; eta eguraldiaren arabera: neguko txamarra, eskularruak, gorroa.
  • Asegurua: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBH 4. maila arteko neska-mutikoek, Foru Aldundiak ordaindutako asegurua daukate. Asegurua izateko irteeran izena emanda egon behar da.
  • Gurasoak: Gurasoen partaidetza komenigarria da, baina ez da derrigorrezkoa. Gurasoei gomendatzen diogu Aloña Mendiren bitartez asegurua egitea.
  • Autobusa: Autobusa doan da, Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaintzen du.

Egunen batean autobusean denontzako lekurik ez balego, neska-mutikoek eta begiraleek izango dute lehentasuna. Lekurik gabe geratu diren gurasoen artean autoak antolatuko dira.

Beste ohar batzuk:

  • Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBH 4. maila bitartean ez dabiltzan haurrak ere etorri daitezke irteeretara, baina Foru Aldundiko – Eskola Kiroleko aseguruan sartuta ez daudenez, euren gurasoen ardurapean etorri beharko dira.
  • Irteerak aipatutako egunetan egingo dira, egiten duen eguraldia egiten duela (bestela aurrez abisatuko dugu).
  • Itzuleran autobusera sartzeko aldatzeko zapatilak eramatea derrigorrezkoak da.
« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031