“Eskolako bidean zer gustatzen zait? Zer ez? argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa

Erakusketa

“Eskolako bidean zer gustatzen zait? Zer ez? argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa
2016-03-14T18:00:00+01:00 2016-03-14T18:00:00+01:00 2016-03-14T18:00:00+01:00
  • 2016-03-14T18:00:00+01:00 2016-03-14T18:00:00+01:00 - 2016-03-18T20:00:00+01:00 2016-03-18T20:00:00+01:00
  • Kultur Etxean

Erakusketa

L.H 1. mailatik DBH2ra arteko ikasleei zuzendutako argazki lehiaketan aurkeztutako argazkien erakusketa
Argazki-lehiaketa_kartela.jpg

95 argazki aurkeztu dira Eskolako bidean zer gustatzen zait? Zer ez? argazki lehiaketara, beraz lehiaketa arrakastatsua izan dela esan daiteke.

Argazki guztiak ikusgai egongo dira martxoaren 14tik 18ra Kultur Etxeko erakusketa aretoan, 18:00-20:00 ordutegian.

Epaimahai independiente batek bi sari banatuko ditu, LH1-LH4 mailako lanik onenari bat, eta LH5-DBH2 mailako lanik onenari bigarrena.

Sari sorpresak dira eta martxoaren 14an, 18:00etan egingo den erakusketaren irekiera ekitaldian ezagutuko da zeintzuk izan diren bi argazki sarituak eta irabazleak, baita saria ere.

Argazki lehiaketaren helburu nagusiak:

  • Haur eta gaztetxoen ikuspegia ezagutzea, eskolako bidean gustatzen zaizkien eta gustatzen ez zaizkien leku edo egoerak zeintzuk diren jakitea.
  • Espazio publikoaren balorazio bat izatea, helduek jakin dezagun zeintzuk diren umeentzat kalitatezko espazioak eta zeintzuk ez, hauek hobetze aldera.
  • Helduen jokabide batzuk azaleratzea (umeentzat eta gazteentzat atseginak edo desatseginak direnak) eta jokabide horien gainean hausnarketa eragitea.