Erramun Martikorena eta Mikel Markez

Sarrera: 5 € (Aurrez salgai Oñati eta Izarraitz tabernatan - Oñati)
Noiz 2012/09/21
22:00 - 23:30
Non Oñatiko Gaztelekua
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

  Mikel Markez eta Erramun Martikorena herriz herri dabiltza elkarrekin kantaldiak eskaintzen, eta Oñatin ere egingo dute geldialdia. Erramun Martikorenak Euskal Herriko ahotsik ezti eta hunkigarrienetakoa dauka eta Mikel Markez bere belaunaldiko kantari aktiboenetakoa dugu. Bien artean Iparraldeko eta Hegoaldeko kantagintza batuko dute.

  Bi belaunaldi, bi estilo, kantua ulertzeko bi era; baina lirika herrikoiarekiko sentsibilitate berdina. Batzuetan bakarka, bestetan elkarrekin, errepertorio herrikoia eskainiko dute musikari aparten laguntzarekin (Pello Ramirez: txelo, akordeoia / Arkaitz Miner: gitarra, mandolina, bibolina).

« Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31