Beste errealitate bat: Salaue-mozambique

Urtarrilaren 12tik 25ra
Noiz 2015/01/25
18:30 - 20:00
Non Kultur Etxean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Mozanbike-erakusketa_web

 

Uda honetan Euskal Herriko lau gazte Mozanbike iparraldeko, Salaue izeneko, herrixka batean izan gara hiru hilabetez, Eusko Jaurlaritzako “Euskadiko Gazteak Lankidetzan“ programarekin. Honi esker, bertako jendearen egunerokotasunean murgildu eta beraien ohiturak, kultura, hizkuntza, etab. ezagutu ahal izan ditugu.

Cabo Delgado Mozanbike iparraldeko probintzia txiroena da gaur egun eta bertan aurkitzen da Salaue. Hemen, osasun eta hezkuntza gabeziak izugarriak dira, askotan ur edangarria eta elikagaiak bezalako oinarrizko beharrak ase gabe dituztelarik.

Hiru hilabetetan egindako lanaren ostean, gure asmoa herrixkako garapenean laguntzeko zenbait proiektu aurrera eramatea da, bertakoen bizi kalitatea hobetu nahian: presa baten eraikuntza, osasun zentru baten eraikuntza, hezkuntza…

Erakusketa honekin Salaueko errealitatera gerturatu nahi zaituztegu argazki, bideo eta hitzaldi baten bidez. Gainera, bertan ikusi ahal izango dituzuen argazkiak salgai egongo dira proiektu hauekin lagundu nahi duenarentzat.

« Martxoa 2021 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031