"Equinox" kontzertu sinfonikoa

Musika

2023-06-18T19:00:00+02:00 2023-06-18T19:00:00+02:00 2023-06-18T19:00:00+02:00
  • 2023-06-18T19:00:00+02:00 2023-06-18T19:00:00+02:00
  • Mikel Goiaingeruaren parrokia

Musika

Ganbara Faktoriako Aequus Ensemble orkestraren eskutik

Oñatiko Ganbara Faktoriaren baitan iaz sortutako Aequus Ensemble orkestrak kontzertu sinfonikoa eskainiko du Oñatin ekainaren 18an, Mikel Goiaingeruaren parrokian (19:00), Aitor Biain Bidarteren zuzendaritzapean.

Soka talde bezala sortu zen Aequus Ensemble, baina aurkezpenarekin batera esan zuten poliki poliki haize familiako instrumentuak sartuko zituztela, orkestra sinfoniko bihurtzeraino, eta kontzertu hau da horren erakusle.

Equinox du izenburua ekainaren 18ko emanaldiak. Argiaren eta iluntasunaren arteko oreka perfektuari egiten dio erreferentzia Equinox terminoak, eta kontraste hori islatuko du kontzertuak, obra bizi eta energetikoak txandakatuz beste malenkoniatsuago batzuekin. Besteak beste, Bach, Mendelsshon eta Piazzolaren obrak interpretatuko dituzte.

Txokolateixan eta www.oñati.eus webgunean eskura daitezke sarrerak.