Energia eta dirua aurrezteko saio praktikoa

Tailerra

2023-11-08T18:30:00+01:00 2023-11-08T18:30:00+01:00 2023-11-08T18:30:00+01:00
  • 2023-11-08T18:30:00+01:00  2023-11-08T18:30:00+01:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Tailerra

Argitu egitasmoaren baitan . Izen ematea azaroaren 6ra arte

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Oñatiko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak ezagutzera emateko tailerra antolatu du.

Denok erabiltzen dugu energia (argiterian, berokuntzan, sukaldean…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dira eta energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak zein diren azalduko da. Parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

  • Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea: Gutxienez, 5 pertsonek izena-eman behar dute tailerra ateratzeko.
    argitu@gipuzkoa.eus
    628 53 23 03 (9:00-15:00 ASTL-OSTL)
    Epemuga: Azaroak 6, 18:00ak arte
  • Hizkuntza: euskara

  • Edukiera mugatua