- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/emakumeen-hots-abesbatza
- Gaueko andreak
- 2023-12-22T22:00:00+01:00
- 2023-12-22T22:00:00+01:00
- Hots Abesbatzak antolatuta . Gabonak 2023
Gaueko andreak
Musika
- 2023-12-22T22:00:00+01:00 2023-12-22T22:00:00+01:00
- Zubikoa pilotalekua
Musika
Pilotalekua akelarre handi batean bihurtuko du Hots abesbatzak
Sarrera: 8€
Hots Abesbatza
Miel Guridi, narratzailea
Amaia Zipitria, piano-jolea
Zuzendaria: Aitor Biain-Bidarte
Euskal tradizioa, baserria, mitologia, emakumea, sorginak, aztikeriak... Horiek denak batzen dituen ikuskizun erraldoia da 'GAUEKO ANDREAK',
Musika eta narrazioa tartekatuz, sorginen historia kontatuko dute: jatorria, akelarreak, sorginkeriak, zapalkuntza eta inkisizioa... Horretarako, janzkera berezia, atrezzo aproposa eta argiztapen egokia baliatuko dute, eta sorpresak ere ez dira faltako. Hitz batean, musikaz eta euskal tradizioaz gozatzeko aukera paregabea izango da.
Musika guztia euskalduna izango da eta, tartean, ikuskizun honetarako espresuki sortutako bi obra abestuko dituzte: Inge Conderen 'Gaueko', eta Junkal Guerreroren 'Gaueko andreak'.
Modu horretan, musika berria eta, bereziki, emakumeek konposatutako musika hauspotzeko ahaleginean urrats berri bat emango du Ganbara Faktoriak.