Emakumeen etxea proiektuaren eta parte hartze prozesuaren gaineko saio informatiboa

Bilera informatiboa

2022-06-15T18:00:00+02:00 2022-06-15T18:00:00+02:00 2022-06-15T18:00:00+02:00
  • 2022-06-15T18:00:00+02:00 2022-06-15T18:00:00+02:00
  • Kultura etxean

Bilera informatiboa

Emakumeen kontseiluak, Berdintasuna udal departamentuak eta udalbatzak babesten duten Emakume etxeak izango duen kokapena bereziki aipagarria da, erdigunean egonik, herriko beste baliabide nagusietatik hurbil baitago.

Hala ere, egokitze lanak egin beharko dira ateak ireki aurretik, eraikinaren egoera ez baita ona eta eraberritu egin behar da, bai irisgarritasuna hobetzeko eta baita instalazio aldetik dituen hainbat hutsune osatzeko ere.

Eraikina eraberritzen hasi aurretik proiektua egin beharko da eta lanak lizitaziora atera. Baina hori hurrengo fasetan izango da, eta prozesuari buruzko azalpenak emateko saioa egingo da ekainaren 15ean, Kultur etxean (18:00).

Eraberritze proiektuaren eta parte hartze prozesuaren gaineko saio informatiboa eskainiko du Udalak ekainaren 15ean, asteazkenean,18:00etan, kultura etxean.