- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/elkarrizketa-filosofikoak
- Elkarrizketa Filosofikoak
- 2026-11-18T18:00:00+01:00
- 2026-11-18T18:00:00+01:00
- Saio irekia guztiontzat! Oñatiko Udal Liburutegiak antolatuta
Elkarrizketa Filosofikoak
- 2026-11-18T18:00:00+01:00 2026-11-18T18:00:00+01:00
- Liburutegian
"Elkarrizketa filosofikoak" saioaren gaia Onarpena izango da. "Onarpena eta erresignazioa gauza bera al dira?"
Onarpena jakinduria-tradizio askotan funtsezko kontzeptua da, errealitatea den bezala sakon aitortzea esan nahi duena. Hala ere, gure bizitzako esperientzian ez da gutxitan gertatzen errealitatea den bezala onartzea kostatzen zaigun egoerekin topo egitea, eta horrek sufrimendu sakona eragin diezaguke. Berdina al da errealitatea den bezala onartzea edota gertatzen denaren aurrean modu pasiboan etsitzea eta erresignatzea?
Dinamizatzailea: Miren Camison (Filosofian Lizentziatua eta Filosofia aholkularia)
____________________________________________
Oñatiko Udal Liburutegiak Elkarrizketa Filosofikoak saio berriak jarri ditu martxan, gaur egungo gizarteak eskatzen duen hausnarketa sakona eta elkarrizketa zabal eta eraikitzailea sustatzen jarraitzeko asmoz. Gaur egungo erronka sozial, kultural eta etikoen aurrean, funtsezkoa da gune partekatuak sortzea, non herritarrek elkarrekin pentsatu, zalantzak partekatu eta ideiak modu irekian kontrastatu ahal izango dituzten.
Elkarrizketa Filosofikoak saio dibulgatzaileak, dinamikoak eta parte-hartzaileak dira. Ez da filosofiari buruzko aurretiazko ezagutzarik behar; nahikoa da jakin-mina izatea eta bizitzaren, gizartearen edo gizakiaren inguruko galderak egiteko gogoa izatea. Saio bakoitza hausnarketarako "pilula" txiki bat da, eguneroko bizitzarekin lotutako gaiak beste ikuspegi batetik aztertzeko gonbidapena.