El Club del LP

Ekitaldia

El Club del LP
2026-10-07T18:30:00+02:00 2026-10-07T18:30:00+02:00 2026-10-07T18:30:00+02:00
  • 2026-10-07T18:30:00+02:00  2026-10-07T18:30:00+02:00
  • Kultur etxeko zinema aretoan

Ekitaldia

“Disko bat. Istorio bat. Elkarrekin entzun” . Udal Liburtegiak antolatuta

Musika entzuteko eta ezagutzeko proposamena da, eta ez da ohiko musika-hitzaldia, baizik eta entzute partekatuko esperientzia: disko bat abiapuntu hartuta, haren historia, testuinguru kulturala, egileak, abestiak eta eraginak ezagutzeko eta horien inguruan hitz egiteko aukera.

Joserra Rodrigok gidatuko ditu saioak, azalpenak, musika-entzunaldiak eta ikus-entzunezko materiala uztartuz. Ez da beharrezkoa musikaren inguruko ezagutza teknikorik izatea; jakin-mina eta musika entzuteko gogoa nahikoa izango dira.

Helburuak:
• Musika eta musika-kultura publiko berriei hurbiltzea.
• Disko bat osotasunean entzutearen plazerra berreskuratzea.
• Musikaren historia eta garai desberdinak ezagutzea.
• Entzute partekatua eta elkarrizketa sustatzea.
• Musika literaturarekin, zinemarekin, historiarekin eta beste kultur esparru batzuekin lotzea.
• Liburutegiaren programazioan musika-proposamen desberdin eta erakargarria txertatzea.

 Entzungai: Bob Dylan — Desire