“Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentalaren aurkezpena

Abenduaren 3a, Euskararen nazioarteko eguna ospatzeko egitaraua
Noiz 2015/11/24
19:00 - 19:45
Non Kultur Etxeko Zinema aretoan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Beltzean mintzo.jpg

Garabide elkarteak ekoitzitako dokumental honetan, lehen aldiz zazpi hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

Dokumentalak 45 minutuko iraupena du. Proiekzioaren ondoren, Garabide elkarteko kideen eta gerturatutakoen arteko solasaldia egingo da.