Debagoienako bertsolari gaztetxoen topaketa

Oñatiko bertso eskolak antolatuta.
Noiz 2014/12/12
17:30 - 20:00
Non Larrain Gain elkartean
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

10-16 urte bitarteko 55 gaztetxo elkartuko dira.

 Eskualdeko bertso eskoletan dabiltzan gaztetxoen arteko elkar- ezagutza eta harremanak egin eta sendotzea da era honetako topaketen helburua.

 Iaz Aretxabaletan egin zen eta aurten, gaur, Oñatin da zita. Bergara, Arrasate, Aretxabaleta eta Oñatiko bertako bertso eskoletako 55 gaztetxo hurbilduko dira Larrain Gain elkartera, 10 eta 16 urte bitartekoak dira guztiak. Bertso-ariketa eta lan ezberdinak egingo dituzte. Agurrekoen ondoren, aurreko asteetan eta bakoitzak bere eskolan prestatutako bertsoak kantatuko dituzte eta ausartenak, bat-batean arituko dira.

Amaieran, denok elkarrekin, mokadutxoa jango dute: txistorra eta gaztaina erreak.