Brigade Loco, Bull Brigade eta State Alerta taldeak zuzenean

Musika

2022-11-25T21:00:00+01:00 2022-11-25T21:00:00+01:00 2022-11-25T21:00:00+01:00
  • 2022-11-25T21:00:00+01:00 2022-11-25T21:00:00+01:00
  • Gaztelekua

Musika

Sarrerak agortuta

 

BRIGADE LOCO Bergara, Hernani eta Debako musikari desberdinek 2017an abiatu zuten punk-oi taldea da. Bi disko kaleratu dituzte ordutik hona, azkena, konfinamendu erdian publikatu zuten Amets Bati Lotuta. Oier (baxua), Mikel (gitarra), Alex (gitarra), Manex (bateria) eta Lander (ahotsa) dira taldekideak eta musikalki, oinarri erritmiko handiko eta riff eta melodia askoko kantuak idazten dituzte. Hitzetan, egunerokoan gure inguruan gertatzen diren egoerak islatzen dituzte eta beraien zuzenekoetan erakusten dute aipaturiko guztia.

BULL BRIGADE 2006an sorturiko street-punk talde italiarra da. 2008an argitaratu zuten Strade Smarrite lehen diskoarekin, Italiako street-punk mugimenduan sekulako arrakasta izan zuten eta inflexio puntu garrantzitsua izan zen taldearentzat. Bertan hasi ziren uztartzen gaur egunera arte ekarri dituzten energia eta melodia handiko musika eta baita gizartearekiko letra konprometituak ere. 2016an, arrakasta handia izan zuen Vita Libertá kaleratu zuten eta 2018an berriz, Non Servium madrildarrekin EP bateratu bat. Urteetako lanaren ondorioz, Europako agertoki musikalean tokia egiten joan den taldea da eta iaz argitaratu zuten Il Fuoco Non Si É Spento lana aurkeztera etorriko dira gurera.

STATE ALERTA Kris (bateria), Txibillo (baxua eta ahotsak) eta Paulek (gitarra eta ahotsak) osatzen duten Abadiñoko punk-rock hirukotea da. Cuchillas Y Alambradas bigarren estudioko diskoaren aurkezpen birarekin jarraitzen dute han eta hemen kontzertu pilatxo bat eskaini ostean. Adrenalinaz eta energiaz beteriko zuzenekoak eskaintzen dituzte eta gauari hasiera emango diote Verdury Hall-Gaztelekuko kontzertuan.