Booktuberboom lehiaketa amaitu

Booktuberboom lehiaketa amaitu
2017-10-24T09:00:00+02:00 2017-10-24T09:00:00+02:00 2017-10-24T09:00:00+02:00
  • 2017-10-24T09:00:00+02:00 2017-10-24T09:00:00+02:00 - 2017-10-24T23:55:00+02:00 2017-10-24T23:55:00+02:00
  • Arrasateko Bibliotekan
  • Webgunea ikusi
EAEko lehen BookTUBEr lehiaketa . Gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzeko egitasmoa. Urriaren 24ra arte

EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatuz, BOOKTUBERBOOM egitasmoa sortu dute EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak.

Egitasmoaren helburua EAEko BOOKTUBER PLATAFORMA sortzea da, EUSKAL BOOKTUBER KOMUNITATEAren lehen hazia landatzen hastea, hain zuzen. Horretarako, BOOKTUBERBOOM LEHIAKETA, EAEko I. booktuber lehiaketa antolatu dute; 2017an egingo da EAEko Liburutegi Sarearen bidez.

EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa izango da eta parte hartzaileek euskarazko liburu bat irakurri eta horri buruzko booktube bat sortu beharko dute.